Politika industria berria etorkizuna irabazteko

16 iraila, 2016

Irailaren 25ean herria eraikitzeko proiektu berri bat martxan jarri behar dugu euskal hirritaron ilusioa pizteko, ala azken hogeita hamar urtetan definiziogabetasunean murgilarazi gaituen joerari eutsi.

Proiektu berriaren giltzarrien artean honako hau azpimarratu behar dugu: nola eraldatu behar da euskal ekonomia, jarduera moderno, iraunkor eta balio erantsi handiagokoak garatzeko.

Euskal industria arloan beste arlo batzuetan baino garrantziagoa da eraldaketa hori martxan jartzea, krisialdia hasi zenetik Eusko Jaurlaritzaren lidergo falta dela eta – bai EAJrena bai PSE-rena-. Geldotasun horrek industria-politika atzeratua eta ulergaitza erakarri digu eta, ondorioz, enpresa ezagun batzuek eduki duten zailtasunen aurrean loturarik gabeko erantzunak inprobisatu dituzte, euskal industria osoaren arazoak diren arren, egia esateko.

Enpresa-arloan hogeita hamar urte betikotasuna da. Larogeita hamarreko hamarkadako industriaren krisialdiari aurre egiteko balio zuten ikuspuntuak ez dira dagoeneko baliogarriak gaurko krisialdian. Garai hartako krisialdia eskualdekoa zen; gaurkoa, berriz, globala da. Lehengo krisiak geopolitika-arazoak eragina zen; orain, aldiz, industria-krisialdiaz gain finantzarioa, soziala, politikoa, energetikoa eta ekologikoa badatoz. Agerikoa da lehengo irtenbideak ez dira erabilgarri orain.

Hori dela eta, Elkarrekin Podemos-etik proposatzen dugun industria-politikak gaurko krisialdiaren disziplina anitzeko ikuspegia ez du bistatik galdu behar. Ikuspegi hori gabe, edozein irtenbide partzial eta behin-behineko izango da. Euskal industriak, alderantziz, egoera egonkor eta koherente behar du nahitaez.

Gaur egun euskal industriaren galderen artean energiaren prezioarena nagusietarikoa da. Azken hamarkadan PP-k energia berriztagarrien aurka martxan jarri dituen politikek elektrizitatearen prezio altuak utzi dizkigute, oso kaltegarriak altzairuarena bezalako sektoreentzat. EAJ-ren energia fosilen bertoko iturriak aurkitzeko ahaleginetan (bai fracking-eko gasa, bai petrolioa Kantauri itxasoan) denbora preziotsua galdu dugu, beste herri batzurekin konparatuta. Alemanian segidan ulertu dute industriaren etorkizuna energiaren erabilera eraginkorrean oinarritu behar dela, baita herriak energia-sistema garbia, berriztagarria eta zentralizatu gabea eduki behar duela, zentzuzko prezioan hornidura egonkorra ziurtatzeko.

Bigarrenez, zerga- eta finantza-politikak aipatu behar ditugu. Euskadik sare fintzario publikoa badauka (Kutxabank buru izanez), baina orain arte enpresek duten finantziazio beharrei ez die erantzunik eman.Paradoxikoki kapital atzerritarrak euskal enpresa bideragarriak erraz erosteko ahalmena badute, gero euskal lurraldean zergak ordaintzeari uko egiten diete, eta azkenik ekoizpena zein erabakitze-zentruak kanpora eramaten dituzte, Eusko Jaurlaritzaren beraren axolagabekeriaren aurrean.

Beraz, Sozietate-Zerga bideratu behar dugu eta zerga-polizia sortu behar dugu. Bata zein bestea erabilgarriak izango dira Euskadiko enpresentzat eta ekintzaileentzat, kapitalen zirkulazio askeak gure kooperatibei eta enpresa txikiei zein ertainei eragiten dieten kaltea aurre egin ahal izateko.

Nabarmena da ere bai elkarrizketa soziala berpiztea, gizarte-eragileek (enpresariek zein sindikatuek) gai erabakigarriak elkarren artean adostu ahal izateko; hau da, I+Gko politikak, lan-heziketa jarraia, ezagutzaren kudeaketa, lan-istripuen aurkako borroka, enpleguaren banaketa, lana eta bizitzaren arteko kontziliazioa, kogestio-ereduak enpresetan edota 4.0 industriaren ezarpena.

Hori bai, lan-arloan aldebakarreko ekimenek porrot seguru izango dute. Era berean, “ahalik eta okerrago, hobeto” leloa ez da onargarria. Ezinbestekoa da berdinetik berdinera itunak lortzeko beharra eta elkarren arteko zintzotasuna, krisialdi ekonomikoak utzi diguten indarren arteko korrelazio desorekatua saihestuz.

José Ramón Becerra
Arabako hautagaia