Osasuna gizakion eskubidea da. Baita laguntza duina jasotzea ere

12 iraila, 2016

Gizakiok osasunerako daukagun eskubidea zuzenean lotuta dago medikuekin, beharrezkoak ditugun medikamentuak eskuratzearekin, eta diagnosi nahiz terapietarako gaitasun teknologikoekin. Zerikusia dute kultura artekotasunarekin eta inklusioarekin, mediku eta pazienteen arteko etika berriarekin, sektorean abian jarri diren Erreformen sakontasun-mailarekin, hala lehen mailan nola ospitaleetan arreta emateari dagokionez, eta erkidego mailan osasuna sustatzeko estrategiekin; baina baita gauza gehiagorekin ere.

Gure iritziz, hala ere, munduan pertsonak hiltzen edota gaixotzen badira, eta minez edota ezintasun egoeran badaude, hauek dira horretarako arrazoiak:

1.- Pobrezia eta muturreko pobrezia, edota gaitasun eta aukeraz beteriko bizimodua eramatea, kezka eta ardurarik gabe.

2.- Bizimodu baketsua, inolako gerra eta indarkeriarik gabea, XXI. mendeko izurritea dugun genero-indarkeria barne.

3.- Eta Ekosistema iraunkorra.  Bizitzaren iturri dugun ingurumena, bizitzeko atsegina, eta bizitza zeharka ebaki eta amets nahiz proiektuak hausten dituzten eraso eta ezbeharrik gabea.

Berriro diogu, gerra, pobrezia eta aldaketa klimatikoa, gure bizi-ingurunea nazioarte mailan ondoeza eta osasun galera eragiten duten arrazoi nagusiak dira.

Esanak esan, komenta ditzagun Osasun Zerbitzuei buruzko zenbait gai. Medikuei buruz, sendagaiei buruz, Teknologiari buruz eta gizakiok osasunerako dugun eskubidea bermatzeko egiten ari garenari buruz.

Euskadin, baditugu zalantza ezinezko zenbait proposamen:

Osasun Zerbitzu Nazionala, jabetza nahiz finantzaketa publikoa duena, eta arreta-maila guztietan modu integratu eta koordinatuan antolatzen dena, bai anbulatorioetan, bai ospitaleetan; osasuna sustatu eta prebenitzeko estrategiekin eta gizarte nahiz osasun arloarekin integratu eta koordinatua izan behar du, kalitatezko prestazioekin eta ekitate-irizpideekin, hau da, jarduera, programa eta zerbitzuetan egon litezkeen berdintasun ezak saihestuz, hala nola, errentan oinarritutako desberdintasunak, generokoak, geografikoak, edota adina nahiz bestelako baldintza fisiko zein psikikoetan oinarritutakoak, esaterako, etnia, sinesmena edota talde soziala baldintza gisa jartzen dutenak. Demokratikoa, kalitate zientifikoduna eta “Gobernantza egokia” duena.

Kontuz pribatizazioekin; 80ko hamarkadaren azken aldera, osasuna galdu ezinezko negozio izugarria dela pentsatu zuten zenbaitzuek. Gure herrialdeko osasun-sistema publikoak blindatu egin behar ditugu.

Deszentralizatutako Osasun Zerbitzu Nazionala, teknologia medikoaz baliatzen dena, baina lilurakerietan erori gabe. Arrazionalizazio, produkzio, solidaritate eta beharrizan irizpideak kontuan hartzen dituena.

Eskuragarritasun unibertsalekoa, zerbitzu guztiak eta gizarte-eragileekin adostutako jarduera-zorroa eskuratzea ahalbidetzen duena; erkidegoaren eskura dagoena, non gizartearen parte-hartzea ahalduntze zibilerako benetako eskola izango den, hala programa eta zerbitzuak kudeatzeko prozesuetan, nola gaixotasunaren bizipen-prozesuan bertan.

Manipulatu gabeko parte-hartzea, profesionalei ezagutza medikoak ematen dien botere-eremuetatik kanpo dagoena. Auto-kudeaketa eta pazientearen autonomia helburu duen parte-hartzea. Pertsonek arreta eskaintzeko sistema medikoen aurrean izan dezaketen mendekotasuna saihesten duena.

Medikamentu-politikak eta medikamentuak eskuratzeko moduak osasunaren salerosketan diharduten merkatariei trebetasunez aurre egiteko gai den Osasun Zerbitzu Nazionala, beharrezko medikamentuen unibertsaltasuna proposatzen duena, beharrizanen araberakoa, sektore pribatuari lotutako kontsumo-kulturetatik urruti, eta zaintzarako botika-sistemak eta medikamentuak ebaluatzeko sistema demokratiko eta zientifikoak bilatzen dituena. Eta profesionalen eta Farmaindustriaren artean etikaz erlazionatzeko modu berria.

Azken finean, harro egoteko moduko Osasun Sistema Nazionala, gazte eta helduen, osasuntsu daudenen eta gaixoen, eta aberats eta pobreen arteko solidaritatean oinarritutakoa. Denontzako Osasun Sistema Nazionala. Metodo epidemiologikoaren araberako erabakiak hartzen dituena, ebidentzia zientifikoan, herritarren kultura-esanahietan eta informazio-sistema bateratu eta bereizietan oinarrituta. Pobreentzat, klase ertainentzat eta baita aberatsentzat ere. Garapena, duintasuna eta ongizatea bultzatu, eta euskal gizartean kohesio soziala sortu, eta jendartean zoriontasuna eragiten duena.

Pobreei zuzenduriko Osasun Sistema Nazionala osasun-zerbitzu publiko pobrea da. Heriotzak, gaixotasunak, ezintasunak eta minak klase soziala dute jatorrian, jatorri soziala, alegia; horregatik, solidaritateak klasearen balioa izan behar du, bai eta osasun-zerbitzuen berezko ezaugarria ere. Hain zuzen ere, solidarioak garelako.

Garapena sortu eta garapen hori baliatuko duen Osasun Sistema Nazionala; herrialdean sortutako aberastasunaren errenta soziala birbanatuko duena, unean uneko arazoen arabera. Osasun-sistemek aberastasuna eta errenta soziala birbanatzeko tresna izateari uzten diote, eta ez dute osasunik sortzen, baldin eta ez badira demokratikoki antolatu eta arautzen. Orduan agertzen dira neurri gabeko hazkundeak, inertzia profesionalak, eta orduan sortzen dituzte irabaziak multinazionalek, finantza-sektorean irabazi asmoa dutenen kapitala areagotuz.

Euskadiko PODEMOS-AHAL DUGUrentzat horiek dira, datorren legegintzaldiari begira, politika sozialek eduki beharreko funtsezko elementuak.

Bilbon, 2016ko irailaren 3an

Juan Luis Uria

Bizkaiko hautagaia