Inor atzean uzten ez duen Euskadi bat

23 iraila, 2016

Kaixo,

Badakit azken aldian sentimendu kontrajarriak sortzen direla hauteskundeak egiteari buruz hitz egiten denean, alabaina, une batez bada ere, gaihori alde batera utzi nahi nuke, irailaren 25eko igandean, Euskadin hartuko dugun erabaki guztiz garrantzitsuari buruz hitz egiteko.

Egia esanda, nireegoera berezia gorabehera, nirebizitza, familia eta lana beste pertsona askorenak bezalakoak izan dira. Orain arte politikan aritu ez banaiz ere, badirudi gaur egun sekula amaituko ez den krisi batean murgilduta gaudela. Lehendik ere ezagutzen genituen gizarte arazoak areagotu egin dira, hala nola desberdintasuna, prekarietatea enpleguan eta aukeren gabezia. Atzean uzten ari garen hamarkadetan, bestalde, nagusi izan dira oinaze justifika ezina eta gure herriaren pluraltasuna ulertzeko ezintasuna, herri gisa zer ulertzen den norberaren esku utzita.

Era berean gehiengo batek politikan parte hartu eta erabakitzeko ahalmen gehiago izatea nahi dugu. Hori guztiaren aurrean, erantzun bat eman behar dugu, desberdin bizi, pentsatu, sentitu eta bozkatzen dugun guztiok partekatuko duguna. Labur esanda, esango nuke euskal gizarteak datozen urteetan nolako bizitza eta bizikidetza nahi dituen erabakitzeko erronkari erantzun behar diola, eta horretarako ahots gehiago, ideia gehiago eta herritarren premietatik hurbilago egongo direnpolitika gehiago behar ditugu.

Aste hauetan, proposamen zehatzak, fidagarriak eta ongi definituak egin ditugu. Hitz egin dugu, besteak beste: Euskadi gizarte politikan berriro aitzindari izateko aukerari buruzko eztabaida bati ekiteaz, non oinarrizko errenta sistema bat ezarriko den daukagunetik abiatuta; Osakidetzaren zerbitzuak hobetzeko moduaz, zerbitzuak arian-arian gehituta podologia eta odontologiako oinarrizko zerbitzuak sartzeko; familia guztiek hezkuntza jaso dezaten ziurtatzeko moduaz; 45 urtetik gorako pertsonentzako enplegu duina lortzeko politikak egiteko moduaz; gure gazteek alde egin ez dezaten eta nahi dutenak itzul daitezen egin behar denaz; hemen oparotasuna sortzeko moduaz; euskara bultzatzeko egin behar denaz, eta, indarkeria matxistari erantzuteko moduaz.

Azken batean, etorkizuneko Euskadiren proiektuaz ari gara, herri batnon inor ez den atzean geratuko, inor ez den sobera egongo eta alderdi baten txartela edukitzea ez den beharrezkoa izango aukeraren bat izateko. Orain, erabakia, etorkizuna, zure esku dago.

Pili Zabala
Lehendakarigaia