Euskadirentzako kultur eredu berri baterantz

19 iraila, 2016

Gure gizartea eta mundua ulertzeko modu bati lotzen gaituzten jardunen, adierazpenen eta lengoaien multzoa dugu kultura. Bereizgarrien eta nortasun ezaugarrien multzo bat, geure burua ezagutzen eta bizitzeko eta pentsatzeko dugun modua gainerakoekin partekatzen laguntzen diguna. UNESCOk bere 1982ko adierazpenean berresten duen bezala, pertsonak kulturaren bitartez adierazten dira, eta euren buruaren kontzientzia hartzen dute, amaitu gabeko proiektu bat direla onartzen dute, euren burua ezbaian jartzen dute, esanahi berriak bilatzen dituzte eta horiek gainditzen dituzten obrak sortzen dituzte.

Horrenbestez, era horretan ulertutako kulturak garrantzi handia du politikaren arloan, bai eta komunitatearen eraikuntzan eta bizikidetzan ere. Askotan ikusezina da, baina gizarte aldaketa bultzatu nahi badugu, ezinbestekoa da kultura aintzat hartzea.

Euskadin kultur aberastasun eta aniztasun dudagabea dugu; bertan, desberdinak diren kultur errealitateak elkarrekin bizi dira, adierazteko baliatzen duten hizkuntzatik abiatuta (euskara edo gaztelania) nortasuna eta identifikazioa sortzen dutenak, nahiz eta sarri askotan ez duten lortzen elkarrekiko ulermenik. Kultur errealitate horiek, gainera, geroz eta aberatsagoak dira immigrazioak ekarritako kultur aniztasunari eta hizkuntz askotarikotasunari esker. Hori ulertaraztea eta hibridazioa sustatzea izango da, hain zuzen, aldaketa politikoaren helburuetako bat.

Historian zehar, hamarkadak dira kultur mailako hegemonia EAJk daukala; nola kultur politiketan, hala “gu geu”-ari buruzko kontakizunaren komunikazioan. Ñabardura txiki batzuekin bada ere, ezinbestekoa da zeinahi kultur lan gudu gisa proposatzea, adierazleak, hots, diskurtsoa helburu hartuta. Kultur jardun hegemonikoak desadostasunaren kultur jardunei ez ikusiarena egiteko edo jardun horiek isilarazteko joera izan du, bai eta kultura merkaturatzeko eta espektakulu bihurtzeko joera ere, “edukiontzi handietan” egindako hiriko ekimen handietara mugatuz; era berean, herritarrak kultur produktu itxien hartzaile bihurtzeko joera izan du, kultur ezaugarri komunak zein kultura giza jardun aberasgarri eta beharrezko gisa baliatzeko ilusioa galtzeko joera.

Elkarrekin PODEMOSetik beste kultur eredu bat proposatu nahi dugu Euskadirentzat; esan nahi baita, kultura bizitzaren erdigunean jarriko duen eredua. Hain paternalista eta merkaturatua ez den eredua; feministagoa eta herritarragoa den eredua. Geu garen horren substratuaz elikatuko den eredu bat izango da, izan nahi genukeen hura bihur gaitezen. Eredu berri horrek kultur jardunak landuko ditu arlo guztietan, nola maila profesionalean, hala amateurren mailan. Kultur jardun horiek sormena eta esperimentazioa kitzikatuko dituzte, pentsamendu kritikoa bultzatu eta emantzipazioan zein norbanakoaren zein taldearen duintasunean oinarritutako esperientzia sustatu. Kultur eredu berri horrek lau zutabe izango ditu: a) Kulturarako eskubidea eta sarbidea, 2) Kultur aniztasuna, 3) Kultur ekosistemaren iraunkortasuna, eta 4) Kultura komunikazioa da.

Horrek guztiak kultur politika berri bat ere badakar. Zehazki, irudimena eta ausardia baliatuz, desengainuaren eta bizitza publikoan modu aktiboan parte hartzeko interesik ezaren mataza dialektiko neoliberala askatzeko gai izango den kultur politika. {0>Una nueva cultura política que escuche y se haga oír usando palabras nuevas o resignificadas; que produzca otros imaginarios y subjetividades; y que comunique desde la puesta en valor de lo común y la alegría por recuperar la cultura como forma integral de entender la democracia.<}0{>Hitz berriak edo esanahi berridunak erabiliz, entzuten duen eta entzunaraziko duen kultur politika berri bat izango da; beste irudikari eta subjektibotasun batzuk sortuko dituena; eta batean duguna eta demokrazia ulertzeko modu osotu gisa kultura berreskuratzeko poztasuna balioan jartzeko komunikatuko duena.

Azken batean, Elkarrekin Podemosen kultur eredu berri baten aldeko apustua egingo dugu; hain justu, kultur ehunaren eta berori osatzen duten sektoreen arazoei arreta eskainiko dieten kultur politiken garapena abiapuntutzat hartuta, kultura demokratiko berri bat, bizikidetzan, berrikuntzan, enpleguan, hezkuntzan, ekologian, gizartean, zientzian… oinarritutako kultura berri bat, garatzea ardatz izango duen kultur eredu berri baten aldeko apustua.

Andeka Larrea
Arabako hautagaia