Elkarrekin Podemos eta ardatz feminista

21 iraila, 2016

Emakume feminista askok gaur egun nagusi den eredu sozial, politiko eta patriarkalaren aurka dauden alderdi politiko eta mugimendu sozialekin esfortzuak batu behar ditugula argi eta garbi daukagu.
Euskadi bizitzen ari garen aldaketa-prozesu honetan, organizazio politiko ezberdinetatik gatozen emakume feminista askok, Elkarrekin Podemos osatzen ditugunak kasu (Ezker Anitza-IU, Equo eta Podemos), proiektu politiko eta sozial itxaropentsu honetan esfortzuak batu behar ditugula gogoan daukagu. Gainera, irailaren 25aren hauteskundeen ondoren, feminismoaren perspektiba estrategia politikotzat izanez berdintasunerako behin-betiko elementuak lortzeko, parte erabakigarria izango garelaz ziur gaude, genero kontutan ez baigara “euskal oasia” ere.
Soldata berdinarengatik lan egiterako eskubidea oraindik zintzilik dago, indarkeria matxistaren aurkako politika eraginkorrak, aukera eta identitate sexualei errespetua, pertsonen salerosketa eta sexu-esplotazioaren aurkako borroka, hezkuntza berdintzailearen ezarpena maila guztietan, e.a.
Euskal botere publikoak ezin dute geldirik harraitu emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean.
Eraso sexisten gorakada (gertatutako berrienak Euskadiko jaietan), indarkeria psikologikoarena, indarkeria sexualarena eta emakumeen erailketa, genero-indarkeria moten artean, gure egunerokotasun tamalgarrian bihurtzen ari dira. Eusko Jaurlaritza da politika, programa eta aurrekontu egokiak aplikatuz eta era transbertsal eta integralean eragotzi behar dituena.
Maila guztietan garatzen den hezkuntza afektibo-sexualean oinarritutako prebentzio-politikoekin, errespetuan eta benetazko berdintasunean funtsatzen diren emakume eta gizonezkoen arteko erlazioak errazten dituenekin; genero-indarkeria hainbat eratan adierazten den eta emakumeen bizitza osoa, era bat edo bestean, zeharkatzen duen desberdintasunaren muturreko expresioa da.
Ezin dugu emakumeen aurkako indarkeria desagertarazi gure gizartea osatzen dituzten estruktura diskriminatzaileak hautsi gabe; horregatik, berdintasun politika aktibo, integral eta parte-hartzaileak ezartzeko baliabide ekonomiko eta gizatiarren murrizketaren aurka gaude, argi eta garbi.

Emakumeen diskriminazioaren lan-esplotazioaren aurrean, erasotua izan den Ongizate Estatuaren garapen-oinarriak finka daitezen exijitzen dugu, Euskadiko milaka emakumeek autonomia pertsonal eta ekonomikoa lortzea eragozten duten oztopoak desagertaraziz.
Emakumeak ageriko eta eskubide osoko subjektuak izanarazten gaituen kultura eta gizartea behar ditugu – eta ez objektu hipersexualizatu edo merkantilizatuak bihurtzen gaituen bat-.

Horregatik, gure eskubideak benetan defendatzen dituzten instituzioak behar ditugu, desberdintasuna errotik kentzen duten aurrekontuak eta ordezkatzen gaituen eusko jaurlaritza bat behar dugu, Elkarrekin Podemosen aniztasunetik ordezkatzen eta helburutzat duguna.
Gorri, berde eta more bezela definitzen den proiektu batean soilik beste Euskadi bat lortzeko bidea aurkituko dugula konbentzituta gaude-eta. Gaur egun jasaten dugun krisialdi egoeran, gutxietsiak dauden kolektiboak dira parterik okerrena daramatenak; emakumeei, gizartearen erdiari, maula eta iruzur egiten digute eta, ondorioz, diskriminatuak eta esplotatuak gara.
Horregatik, euskal mugimendu feministarekin aliantzak indartu eta bermatzeko konpromezua hartzen dugu, bere independentzia errespetatuz; bere parte-hartzea benetako berdintasunean oinarritzen den gizartea lortzeko ezinbestekoa baita.
Aldaketa prozesu politiko feminista eta eraldatzaile baten alde, baitaere Euskadin.

Amaia Martínez Ramos
Bizkaiako Elkarrekin Podemosen hautagaia