Nerea Mendicute San Miguel Gipuzkoa hautagaitza

Nerea Mendicute San Miguel

Nerea Mendicute naiz, Eibarren jaio nintzen 1978an.

Arkitektura ikasi nuen De Montfort Unibertsitatean (Leicester , Erresuma Batua) eta Hirigintza Masterra Catalunya-ko Universitat Politècnica-n.

Londreseko hainbat arkitektura eta hirigintza bulegotan lan egin nuen zazpi urtetan. Erresuma Batuan nintzela gudako umeen ‘Basque Children of ’37 Association UK’ elkartearekin elkarlanean aritu nintzen eta ‘Stop the War Coalition’-ek antolaturiko martxa eta protestetan parte hartu nuen. Plymouth-eko Arkitektura Eskolako hainbat proiektutan parte hartu dut tutore bezala.

Bartzelonan Espainiako Kultura Ministerioarentzat lan egin dut probintziako ondare Erromanikoa dokumentatzen. Bartzelonako 15M Kanpaldiaren Nazioarteko Komisioan parte hartu nuen.

Gaur egun Donostiako haurtzaindegi batean dihardut lanean.

Partekatu nire profila