David Laborda San Millán Gipuzkoa hautagaitza

David Laborda San Millán

David Laborda naiz, 30 urte ditut eta Donostiakoa naiz. Herri Lanen ingeniari teknikoa naiz, Garraiotan espezializatua. Zenbait azpiegitura-lan publikoen eraikuntzan lan egin dut Gipuzkoako Foru-Aldundian zein enpresa pribatuan. Gaur egun, krisialdia dela eta, eremu horretan lan egiten jarraitzea ezinezkoa egin zait eta oraintxe bertan irakasle bezala lan egiten dut. Politika beti interesatu zait baina Podemos- Ahal Dugu-ren sorrerara arte ez nuen inoiz alderdi politiko batean militatu. Gazteok daukagun lan-egoera dela eta, atzerrira alde egitea pentsatu nuen, baina Podemos-Ahal Dugu-ren proiektuari esker gaur egungo egoera aldatzeko ilusioa berreskuratu nuen.

Partekatu nire profila