Aire freskoa

9 iraila, 2016

Askotan entzun izan dugu, Jaurlaritzan dagoen alderdiaren ahoz “Euskadin dena ondo dijoala”. Baina, dena hain ondo badoa…

Zergatik ez dugu geure burua Euskadirentzat adibide izan beharko liratekeen Europako beste herrialdeekin alderatzen? Zergatik ixten dira enpresak ehundaka langile kaleratuz? Zergatik egin behar dute alde gure gazteek Londresera, Berlinera edo Madrilera hemen ezinezkoa duten etorkizunaren bila? Zergatik joaten dira egunero130.000 pertsonek lan bila eta porrot egiten dute?

Ezer hobera aldatzea ezinezkoa delako lelo honek arduragabekerira eraman ditu, konformismora. Ezinbestekoa zen legealdia alferrik galdu dute. Azkenengo legealdi honetan Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra aktiboak behar genituen, etengabe hiritarren behar eta arazoei erantzuna ematen zieten legeak eta dekretuak lantzeko ahalegin guztia eginez.

Esta conclusión de que nada puede ir mejor les ha abocado a abandonarse al descuido, al conformismo

Euskadin gauza on asko ditugu, zalantzarik ez. Euskal gizarteak egin ditu gauza hauek bere esfortzu eta lanez. Gure sare sozialak, gizarte zibilak, euskal herriak egin ditu. Euskal instituzioek egindako lan horren emaitzak zaintzeko eta horien alde egiteko ardura dute, gure zerbitzu publikoak babestu behar ditu eta lorturiko eskubideen alde egin behar du, gure elkarbizitzarako oinarriak finkatu behar ditu eta gehiengoarentzat aukerak ziurtatu behar ditu.

Euskadin aro garrantzitsu baten aurrean gaude, orain, inoiz baino gehiago, sozialki eta demokratikoki aurrepausuak ematen jarraitzeko aire freskoa behar dugu. Euskadirengatik. Jendearekin.

Nagua Alba
Podemos-Ahal Duguko Idazkari Nagusia